Algorri taldekoak Valladoliden dira Reala animatzen

Baleike 2019ko abe. 8a, 12:03

Realak Valladolid izango du gaur aurkari Gaztela eta Leoneko hiriburuan jokatuko den partidan. Norgehiagoka 16:00etan hasiko da. 

Talde donostiarra ez da bakarrik izango Nuevo Jose Zorrilla zelaian jokatu duen partidan. Zumaiako Algorri taldeko kideak bertan izango dira Reala animatzen. Ostiralean joan ziren Valladolidera eta partida bukatu ondoren itzuliko dira. Bitartean izan dute hiria ezagutzeko parada.