Unai Urangak Xisterako hirugarren faseko finala irabazi du, Tolosan

Baleike 2019ko abe. 8a, 11:57

Xistera zirkuituko hirugarren faseko finalak jokatu zituzten atzo, Tolosan. Jose Inazio Elolaren Seigarren Memoriala ere izan da atzokoa. Unai Uranga zumaiarrak garaipena erdietsi du lehen mailan.

Antxon Alberdi Berriatuako pilotariarekin osatu du bikotea Urangak, eta bi setetan irabazi die Gaizka eta Goixerriri: 15-9 eta 15-10.