Sarrerak agortu dira Queen dantza eta musika emanaldirako

Baleike 2019ko abe. 7a, 16:57

Abenduaren 14an izango da ikuskizuna Aitzuri frontoian. Bi aste eskasean agortu dira sarrerak.

Datorren larunbatean, hilaren 14an, Queen talde mitikoaren omenezko ikuskizuna izango da Aitzuri frontoian, 19:00etatik aurrera. Ekimena Astindu dantza taldeak, San Pedro abesbatzak eta Dardara musika kolektiboak batera  antolatu dute. Azken egun eta asteotan egin dituzte eta egiten ari dira entseguak, frontoian bertan.