Zine karteldegia: 'Abominable' eta 'Knives Out'

Baleike 2019ko abe. 6a, 11:20

Animaziozko filma da Abominable, haurrentzat aproposa, eta ostiralean eta igandean emango dute. Knives Out (Puñales por la espalda, gaztelaniazko bertsioan), berriz, egunero emango dute ostiraletik astelehenera.

Aste honetan Aita Mariko zine karteldegian bi film daude ikusgai: haurrentzako Abominable animaziozko pelikula, eta Knives Out. Rian Johnson zuzendariak Agatha Christie idazlea omendu nahi izan du filmarekin. Daniel Craig da aktore nagusia, baina hainbat izen ezagun bildu dute lanean: Chris Evans, Ana de Armas eta Don Johnson, besteak beste.

Abominable filma ostiralean eta igandean eskainiko dute, 16:30ean.

Knives Out (Puñales por la espalda), berriz, ostiralean 19:30ean; larunbatean 19:30ean eta 22:15ean; eta igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna), 19:30ean.