Kontsumo jasangarriaren inguruko hitzaldia antolatu du Udalak abenduaren 11rako

Baleike 2019ko abe. 7a, 10:00
Argazkia: Tolosaldeko Ataria

Gorka Egiak, 'Ekologista naiz, baina...' hitzaldia emango du asteazkenean; EAEko Elikagaien xahuketaren aurkako astearen barruan antolatutako jarduera da. 

EAEko Elikagaien xahuketaren aurkako astea izango da abenduaren 9tik 5era. Elika Plataformari atxikitu zaio Udala, eta fundazio horrek proposatutako jarduera antolatu du abenduaren 11rako, asteazkena.

Kontsumo jasangarria izango dute hizketagai jarduera horretan. Ekologista naiz, baina... izenburupean, Gorka Egiak hitzaldia emango du, 18:30ean Alondegiko Oxford aretoan. 

Herritarrak eguneroko kontsumoa jasangarriagoa bihurtzera gonbidatu nahi ditu Udalak. Lurrak ingurumen arloan dauzkan erronken berri emango du Egiak; ondoren, eura, energia, zaborrak edota kontsumo arduratsua izango ditu hizpide. Hizlariak azaldu duenez, hitzaldi berezia izango da: "Adibidez, bertaratzen direnek ur gutxiago kontsumitu eta kutsatzeko konpromisoak hartu beharko dituzte. Baita ere garraio publikoaren aldeko apustua egiteko edota zaborra ondo sailkatzeko. Herrian bertan kontsumitzea sustatuko dugu eta bertako ekoizleak eta herritarrak harremanetan jartzea ere bai, besteak beste".