Hiru ipuin kontaketa izango dira abenduan haur liburutegian

Baleike 2019ko abe. 5a, 11:20

Datorren astean izango da lehendabiziko saioa, abenduaren 13an. 

Abenduan zehar ipuin kontaketak izango dira haur liburutegian, etxeko txikienentzat. Datorren astean, abenduaren 13an, izango da lehenbiziko saioa: Uretako ipuinak kontakizuna eskainiko die Eneritz Artetxek 5 eta 8 urte bitarteko haurrei. Saioa 17:30ean hasiko da. 

Harrapeketetan haizearekin, kontukontari zurekin ipuin kontaketa, aldiz, abenduaren 19an izango da. Kontukantoik eskainiko du emanaldia, 17:30ean hasita. Kasu honetan, 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako kontakizuna izango da. 

Azkenik, abenduaren 30ean, Detektibeak liburutegian ipuin kontaketa izango da, Apikaren eskutik. Emanaldia 17:30ean hasiko da, eta 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendua dago saioa.