Errefuxiatu eta migranteen inguruko jardunaldien bigarren saioa izango da gaur Oxforden

Baleike 2019ko abe. 5a, 10:15

Errefuxiatuen Harrera Taldeak antolatu du saioa. Iñigo Gutierrez Salvamento Maritimo Humanitarioko kideak hartuko du hitza gaurko hitzaldian. 

Errefuxiatuen eta migranteen arazoa "gero eta larriagoa" dela uste dute Errefuxiatuen Harrera Taldeko kideek. Horregatik antolatu dituzte gaiaren inguruko jardunaldiak. 

Bigarren saioa izango da gaurkoa: Zer ari da gertatzen Mediterraneoan? galdera luzatuko diote Iñigo Gutierrez SMHko kideari, eta hari horri tiraka, azaltzen saiatuko da gaur egun Mediterraneoan gertatzen ari dena, SMH-k zein lan burutzen duen, herrialde desberdinetako Gobernuekin izan dituzten tirabirak...

Saioa 18:30ean hasiko da, Alondegiko Oxford aretoan.