Isuo ta Kezman bikoteak kontzertu akustikoa emango du ostiralean Itziarren

Itziarko Auzo Udala 2019ko abe. 5a, 09:07

Folk-pop estiloko abesti lasaiak joko dituzte zuzenean Burugorri Ostatuan. 

Aurrera darrai elkarlanean antolatutako udazken-neguko egitarau kulturalak Itziarren, azken urteotan bezala, hainbat ekitaldi prestatu dira aurten ere bertan, udaberria bitarteko egutegia osatuz. Horrela, ostiral honetan Burugorri Ostatuaren eskutik kontzertu akustikoa emango du Isuo ta Kezman musikari bikoteak. Kontzertua dohainik izango da, afalostean 23:00etan. 

Kitarra eta tronpeta lagun, Iusuo ta Kezmanek dena eman ohi dute zuzenean. Abilak dira momentu intimoak eta goxoak eraikitzen. Mukuru etxearekin 2018an argitaratutako Bihar akaso diska azken diska beso azpian ekarriko dute Itziarra eta zuzenean joko dituzte hainbat pieza eder, abesti lasaiak, folk-pop estiloan. 

Isuo Sasiia izenaren atzean, Iosu Isaias dago, Urretxun bizi den zarauztarra; kantautoreak soinu akustiko eta intimoak jotzen ditu. Idiaren zaintzari buruzko hamar estanpak izenburuko disko entzutetsuarekin egin zen ezagun 2015ean. Itziarren, Jon Murua, Kezman flautista gabiriarra izango du ondoan. Izuo ta Kezmanek elkarrekin kontzertu ugari eman dituzte azkenaldian Euskal Herrian zehar eta atzerrian, jarraitzaile fidelen errespetua irabazteraino.