Gabonetako apaingarrien tailerra egingo dute abenduaren 15ean Ludotekan

Baleike 2019ko abe. 4a, 18:02
Azaroan sukaldaritza tailerra antolatu zuten Familia Giroan ekimenaren barruan. (Argazkia: Ludoteka)

Familia Giroan ekimenaren barruan antolatu dute saioa. LH 1etik 6ra arteko haurren familiei zuzendu diete tailerra.

Abenduaren 15ean, igandea, Gabonetako apaingarrien tailerra egingo dute Ludotekan. Familia Giroan egitasmoaren barruan antolatu dute: LH1etik 6ra bitarteko haurrei eta beren familiei zuzendutako ekintza ezberdinak proposatuko ditu Familia Giroan ekimenak. 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, abenduaren 11ra arte izango da tailerrean izena emateko aukera, zumaia@ludoteka.eus helbidera mezu bat bidalita, 943-14 32 64 deituta edo zuzenean Ludotekara jota.