Euskararen Eguna ospatu dute Zumaiako ikastetxeetan

Baleike 2019ko abe. 4a, 10:43

Euskararen Eguna zen atzo, eta jai giroan ospatu zuten Oikiako eskolako haurrek. Festa izan zuten Oikiako frontoian, eta ez ziren falta izan jolasak, kantuak, talojana, aurpegi margoketa, eta abar luze bat, "dena giro zoragarrian", eskolako lagunek dioten bezala. 

Oikiako eskolako arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete irakasleei "egindako lanagatik", ikasleei "parte-hartzaile bikainak izateagatik" eta hurbildu ziren guraso, ikasle ohi eta aitona-amona guztie.

Zumaiako beste ikastetxeetan ere ospatu zuten Euskararen Eguna, Zumaienaren kasu. Ikastetxe honetan egun osora luzatu zen egitarau oparoa izan zuten.