Lantziegoko olioa, Jon Maiaren amonaren oroimenez

Alea 2019ko abe. 3a, 20:37

Erroiz olio-errotak 2.000 botilako edizio mugatua kaleratuko du, bertsolariak diseinatu duen Abuelari markapean.

Lantziegoko Erroiz olio-errotan izan da Jon Maia bertsolaria; Arabako Errioxako olioa ezagutarazteko gonbitea luzatu diote Mikel Izagirrek eta Dounia El Kouissik, eta onartu du. Hala, olio-botilen edizio mugatu bat diseinatu du bertsolariak bere Badajozeko amonari Espainiako Gerran frankistek kendu zizkioten olibondoak gogoratuz, eta abuelaren oroimenez.