Banatu dugu Egunean Behin jokoko Baleikeren taldeko lehen irabazlearen saria

Baleike 2019ko abe. 3a, 15:00

Emanu izan zen azaroaren 18tik 25eko asteko irabazlea, eta saria jaso du dagoeneko. Joan den astean, aldiz, Manexek bildu zituen puntu gehien. 

Zalai talasoterapiak emandako bi lagunentzako zirkuitua eskuratuko du Manexek (horretarako, deitu telefono zenbaki honetara 9:00etatik 12:00etara: 943-86 15 45). 

Aste honetan, abenduaren 2tik 8ra bitartean puntuazio altuena eskuratzen duenak Ongizan fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du. Datorren astean emango dugu irabazlearen berri. 

Taldera batzeko jarraibideak
Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, 2B224C kodea erabili BALEIKE - Egunean Behin taldera batzeko.