Euskararen aldeko gaztain erre festa egingo dute bihar Arroa Behean

Urola Kostako Hitza 2019ko aza. 28a, 12:28

Euskararen Eguna ospatzeko bihar, ostirala, gaztain erre jana egingo dute Arroa Behean. Eskaizto auzo elkarteak antolatu du festa. 

“Abenduaren 3an, asteartea, Euskararen Eguna da. Euskaraldiarekin edo Euskaraldirik gabe, Euskararen Eguna ospatzea pentsatu dugu Arroa Behean”, azaldu du Eskaizto auzo elkarteak. Egun hori ospatzeko, iaz bezala, danbolinaren berotan eta tripak gaztainakin betez, biharko gaztain erre festa antolatu du auzo elkarteak. 19:00etan hasiko dira gaztain erre janarekin, musika “onarekin” girotuz festa.