Ikasleen kontzertuarekin hasi da aurtengo Klarinete Maratoia

Baleike 2019ko aza. 28a, 11:11

Musika eskoletako eta kontserbatorioetako ikasleek emandako kontzertuarekin hasi zen atzo XVIII. Klarinete Maratoia. Igande arratsaldera arte izango dira kontzertuak. 

Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako ikasleek hartuko dute parte aurtengo maratoian. Ikasle horietako batzuek kontzertua eskaini zuten atzo komentuan. Igandera arte emango diren ekitaldietatik lehena izan zen atzokoa. Gaur, 20:00etan, pintxo pote musikala egingo da Mari kalean, Valentin Manterola margolariaren estudioan.

Bihar, hilaren 29ean, haurrentzako kontzertuak hartuko du Alondegiko Oxford aretoak. Larunbatean, azaroaren 30ean, klarinete laukoteen kontzertua egingo da komentuan. Amaitzeko, igandean, abenduaren 1ean, bi saio izango dira: eguerdian ikasleen amaierako kontzertua Zumaienako aretoan, eta literaturari buruzko hitzaldia eta ganbera musikako kontzertua arratsaldez, 19:30ean, Alondegian.