Jostailu erakusketa egingo dute Ludotekan, asteburuan

Urtero garai honetan egin bezala, jostailu erakusketa antolatu dute Zumaiako Ludotekan. 4-12 urteko haurrei zuzendutako jostailuak erakutsiko dituzte. 

Merkatuan dauden jolasen erakusketa izango da, eta familian jolasak begiratu eta probatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Helduek eta haurrek elkarrekin jolastuaz produktu berriak ezagutzeko aukera izango dute.

Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean izango da azoka, 17:00etatik 20:00etara, Ludotekan bertan.
Bestalde, aurten, Kbi Xake elkarteko kideak izango dira bertan xakera nola jolasten den erakusten. Ekitaldi horiek 18:00etatik aurrera izango dira.