Karter musika taldeak argitaratu berri duen diskoa aurkeztuko du ostiralean

Baleike 2019ko aza. 27a, 17:10

Kontzertua Torreberri gaztetxean izango da, etzi. Polybius rock talde zestoarrarekin batera izango dira zumaiarrak, disko berria aurkezten. 

Karter punk rock talde zumaiarrak argitaratu berri duen diskoa aurkeztuko du zuzenean, Torreberri gaztetxean. Kontzertua hilaren 29an izango da, 22:30etik aurrera. Kontzertu honetan Polybius rock talde zestoarrak ere joko du. 

Sarrerak 3 euroan izango dira salgai; 5 euroan Karterren disko berriarekin.