'Liluraren laborategia' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2019ko aza. 26a, 14:31

Abenduaren 1ean, igandea, 'Liluraren laborategia' haur antzerkia izango da Aita Marin. Hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean; ostegunean emango dugu saridunen berri. 

Aste honetan, igandean Aita Mari aretoan izango den Liluraren laborategia haur antzerkirako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. Gogoratu, parte hartzeko ezinbestekoa dela Baleikeko bazkide izatea. Izena emateko, klikatu hemen.

Liluraren laborategia familia guztiarentzako ikuskizun bat da (5+ urte), publikoa magiaren sekretuak ezagutzera gonbidatzen duena. Ladelai Magoaren trukoak prestatzen dituzten bi zientzilariren laborategian sartuko dira ikusleak, fantasia eta abenturaren munduan murgilduz.