'Resolute' ontzia uretaratuko du gaur Balenciagak

Baleike 2019ko aza. 26a, 08:11

Zumaiako Balenciaga ontzioletan egiten ari diren Resolute ontzia uretaratuko dute gaur arratsaldean, 16:00ak aldera. 

Uretaratzea dela eta, 15:00etatik 18:00etara arte ez da baimenduta egongo bestelako jarduerarik maniobra eremuan. Lehorrean, berriz, segurtasun hesia jarriko dute Gernika parkean inor ez sartzeko maniobrako eremuan.