Azaroak 25: Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea egin dute, Saregileen plazan

Baleike 2019ko aza. 25a, 21:07

Azaroak 25, Indarkera Matxistaren Aurkako Eguna da gaur. Asteburuan egin diren bezala, gaur ere zenbait ekitaldi egin dira Zumaian egun honen harira. 

Eguerdi partean Zumaiako ikasleak bildu dira Torreberri aurrean indarkeria matxistari, eta beste bortizkeria guztiei ezezko adierazteko. Arratsaldean Saregileen plazan elkarretaratu dira. 

19:00etan egin dute kontzentrazioa, eta Indarkeria matxistaren aurrean autodefentsa leloa zuen pankartaren atzean bildu da herritar taldea.