Pentsiodunak beste astelehen batez elkarretaratu dira pentsio duinak eskatzeko

Baleike 2019ko aza. 25a, 20:57

Bi urte betetzera doaz pentsiodunak mobilizatzen hasi zirenetik, eta beraien aldarriak ez du baretzeko itxurarik. Beste astelehen batez elkarretaratu da pentsiodunen taldea, pentsio duinak eskatzeko. 

Eguraldia lagun, Saregileen plazan elkarretaratu dira gaur eguerdian.