Zumaia eta Deba arteko tren zerbitzua moztuta dago

Baleike 2019ko aza. 25a, 16:52

Itziarko tunelean trena erraletik atera da gaur goizean, luizi baten ondorioz.

Gaur goizetik etenda dago Zumaia eta Deba arteko tren zerbitzua. EITBk jakinarazi duenez, gaur goizean, trena Itziarko tuneletik pasatzen hasi denean, luizi batekin topo egin du, eta bat-batean geratu behar izan du, errailetik irtenez. Ordutik moztuta dago Zumaia eta Deba arteko tren zerbitzua.

Euskotrenetik azaldu dute, Bilbora doazen bidaiariek Zumaiatik Elgoibarrerako bidea autobusez egin beharko dutela, eta Elgoibarren beste tren bat hartuko dutela bidaia jarraitzeko.Bestetik, Donostia aldera doazen bidaiariek autobus zerbitzua dute eskuragarri Debatik Zumaiara, eta Zumaian beste tren batera igo beharko dute.