Emanu garaile Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean

Baleike 2019ko aza. 25a, 10:50

Onura fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du Egunean Behin jokoko Emanu erabiltzaileak. 

Guztira, lehen astean 379 partaide batu dira Egunean Behin jokoko Baleikeren taldera. Lehia bizi-bizia izan da azaroaren 18tik 24ra bitartean; sariduna erabakita geratu zen atzo: Emanu erabiltzailea geratu da lehen postuan, 548,28 puntu bilduta. Onura fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du Emanuk (horretarako, deitu telefono zenbaki honetara 9:00etatik 12:00etara: 943-86 15 45). 

Aste honetan, azaroaren 25etik abenduaren 1era bitartean puntuazio altuena eskuratzen duenak, Zelai talasoterapian bi lagunentzako zirkuitua eskuratuko du. Abenduaren 2an, astelehena, emango dugu irabazlearen berri. 

Taldera batzeko jarraibideak
Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, 2B224C kodea erabili BALEIKE - Egunean Behin taldera batzeko.