Euskararen Astearekin lotutako ekitaldiak egingo dira Zumaian bihartik aurrera

Baleike 2019ko aza. 25a, 10:43

Abenduaren 3a da Euskararen Eguna. Horren harira, ekitaldi sorta prestatu du Zumaiako Udalak. Azaroaren 26tik abenduaren 5era bitartean egingo dira, eta euskarazko filmak, hitzaldiak, musika emanaldiak, Julene Azpeitia literatur lehiaketaren sari banaketa izango dira, hurrenez hurren. 

Ekintza horien guztien artean, 2020an egingo den Euskaraldiaren lehen urratsa izango da larunbatean, Zumaian saretzen hasteko ekitaldia.

Egitaraua:

Azaroak 26, asteartea

19:00etan, Alondegian, Soziolinguistika Klusterreko Uxoa Anduagaren hitzaldia: Euskaraldiaren ikerketa, Zumaiako emaitzak.

Azaroak 28, osteguna

19:00etan, Alondegian, Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketako sarien banaketa; ondoren, Maite Larbururen Hezurren azpian emanaldia.

Azaroak 30, larunbata

11:30ean trikitilariekin kalejira Erribera kalean, Kofradiako plazatik hasita Beheko plazara.

12:00etan Torreberri aurrean euskararen aldeko ekitaldia: desioen sarea osatzea, adierazpena irakurtzea eta taldeko argazkia.

Amaitzeko, denentzat salda eta mokadutxoa.

Abenduak 2, astelehena

Yugo eta Lala filma Aita Mari zineman, 09:45ean eta 15:00etan HH5, LH1 eta LH2ko haurrentzat

Abenduak 3, asteartea, Euskararen Eguna

Ikastetxeetan LH4 bitarteko neska-mutilei Zumaiako zubiei buruzko egutegiak banatuko zaizkie.
19:00etan, Alondegian, Euskaltzaindiko Mikel Gorrotxategiren hitzaldia toponimiaz eta mapa berriaren aurkezpena.

Abenduak 4, asteazkena

Baga Biga emanaldia DBH4ko ikasleentzat 10:00etan.

Abenduak 5, osteguna

22:00etan, Aita Mari zineman, zine-forum emanaldia: Margolaria. Ostarrena taldeak antolatuta.