Zumaiarrak garaile Berriatuako zesta punta txapelketan

Baleike 2019ko aza. 25a, 07:48

XXXIII. Berritxu zesta punta sariko finalak jokatu dituzte larunbatean Berriatuan. Zumaiako pilotariek lan bikaina egin dute final hauetan, eta jokatutako bi partidak irabazi dituzte. 

Gonzalo Agirrek eta Julen Cabanillasek Arratibel eta Moreno gernikarren aurka jokatutako finala irabazi dute. Eduardo Agirrek, berriz, Mandiola markinarrarekin osatu du bikotea, eta Katxito markinarrari eta Andonegi mutrikuarrari 30-25 emaitzarekin irabazi die norgehiagoka.