Pintura gorria indarkeria matxistaren aurka

Baleike 2019ko aza. 24a, 10:30

GKNko langileek indarkeria matxistaren aurkako jarduera egin zuten atzo. Hari buruzko gogoeta egiteaz gain, memoria gune bat sortu zuten, indarkeria matxistak hildako emakumeak zapata gorriekin irudikatuz. 

Urratsez urrats berdintasunerantz lelo hartuta, indarkeria matxistaren inguruko gogoeta egin eta memoria gunea sortu zuten atzo GKNko langileek Aitzuri pilotaleku parean. Zapatak gorriz margotzeko tailerra egin zuten, hala, indarkeria matxistak hildako emakumeak irudikatzeko.