'Queen' ikuskizunaren sarrerak salgai daude dagoeneko

Baleike 2019ko aza. 23a, 10:51

Abenduaren 14an izango da Queen dantza eta musika emanaldia, Aitzuri pilotalekuan. 

Astindu Zumaiako dantza elkarteak, San Pedro abesbatzak eta Dardara ZMK rock kolektiboak elkarlanean, Queen taldearen inguruko dantza eta musika emanaldia eskainiko dute abenduaren 14an Aitzuri pilotalekuan. Sarrerak salgai daude dagoeneko, Turismo Bulegoan. Helduek 8 euroren truke eskuratu ahal izango dute; 12 urtera arteko haurrek, aldiz, 4 euro ordaindu beharko dituzte.