Janari bilketa egingo dute gaur eta bihar herriko hainbat dendatan

Baleike 2019ko aza. 22a, 08:48

Euskadi osoan egingo da bilketa hori, eta Zumaiaren kasuan, lau dendatan jasoko da.

Gaur, azaroak 22 eta bihar, azaroak 23, janari bilketa erraldoia egingo da Euskadi osoan. Zumaiako Elikagaien Bankuak jakinarazi duenez, Zumaian ere egingo dute bilketa, lau dendatan: Alai auzategiko, Foruen enparantzako eta Ardantzabideko Eroskietan, eta amaitzeko, BM supermerkatuan.