'El hotel a las orillas del río' filma emango dute gaur zine forumean

Baleike 2019ko aza. 21a, 12:30

'El hotel a orillas del río' film hegokorearra hautatu dute Ostarrena Zine Klubeko kideek aste honetako zine forum saiorako. 

Film luze onenaren eta gidoi onenaren sariak jaso zituen Gijongo Nazioarteko Zinemaldian. Edozein unetan hilko denaren susmoa duelako, seme-alabekin harremanetan jartzen den poeta baten ibilerak jasotzen ditu Hong San Soo zuzendariaren filmak. Aita Mariko zine aretoan botako dute, gaur, 22:00etan.