Irati Osa eta Iñigo Peña Gipuzkoa Kirolak sarietarako hautagai

Baleike 2019ko aza. 19a, 17:13

Herritarrek Gipuzkoarren Kirola saria jasotzeko hautagaien aldeko boza eman dezakete. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 4an izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol sailak 2019ko Gipuzkoa Kirolak sariketa jarri du martxan, eta Urola Kostako sei kirolari eta talde bat daude sarietarako hautagaien artean. Honako hauek dira aurten egin dituzte balentriak tarteko epaimahaiak hautatu dituen eskualdeko zazpi kirolariak eta kirol taldeak: Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarra, Mikel Lopetegi Urra harri-jasotzaile zarauztarra, Iñigo Peña piraguista zumaiarra, Irati Osa piraguista zumaiarra, Orioko emakumeen trainerua, Nadia Erostarbe surflari zarauztarra eta Aitor Frantzesena surflari zarauztarra.

Aldundiak hiru sari banatuko ditu abenduaren 4an egingo duen ekitaldian: kirol merezimenduarena –gizon eta emakume– eta Gipuzkoarren Kirola deitu duten sari herrikoia. Sari horiek norbanakoek nahiz taldeek eskuratu ahal izango dituzte, eta Gipuzkoarren Kirola deiturikorako hautagaien aldeko boza eman ahal izango dute herritarrek egunotan, honako webgune honetan.