Laugarren 'Death Cafe' solasaldia izango da bihar

Baleike 2019ko aza. 19a, 16:30

Heriotzaren inguruan hitz egiteko saioa izango da bihar, azaroak 20, Kabi tabernan.

Death Cafe ekimenaren laugarren saioa izango da biharkoa. Asmoa ez da dolurako laguntza eman edo jasotzea, heriotzaren inguruan hitz egiteko espazioa sortzea baizik. Kabi tabernan egingo dute saioa, 18:00etatik 20:00etara. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, telefono zenbaki honetan: 688-71 72 47.