Sukaldaritza tailerra egin dute Ludotekan, Familia Giroan ekimenaren barruan

Baleike 2019ko aza. 19a, 11:15

LH1etik 6ra bitarteko haurrei eta beren familiei zuzendutako ekintza ezberdinak proposatuko ditu Familia Giroan ekimenak. Joan den igandean, esaterako, sukaldaritzan trebatzeko aukera izan zuten Ludotekan. 

Sukaldaritza tailerra izan zen joan den igandean, hilak 17, Ludotekan. Familia Giroan ekimenak LH1etik 6ra arteko haurrentzat eta beren familientzat ekintza ezberdinak proposatuko ditu igandetan. Lehenengoa joan den igandekoa izan da, eta arrakasta handia izan du. Hain justu ere, 18 familiak hartu zuten parte tailerrean. Erroskilak egiten ikasi eta askari ederra egin zuten ondoren guztiek.