'Kontatu. Osatu' erakusketa ostegunean zabalduko dute

Baleike 2019ko aza. 18a, 09:55

Azaroaren 21ean, osteguna, zabalduko du Zumaiako Mugimendu Feministak 'Kontatu. Osatu' erakusketa, Alondegiko Oxford aretoan. Herriko emakume artisten lanak ikusgai egongo dira abenduaren 8ra arte. Zumaiako emakumeek beren azalean bizitako indarkeriak bildu zituzten iaz, eta behin bizipen horiek jasota, ahalduntze feministan jarri nahi dute fokua. Hona hemen Erlo Telebistak erakusketaren aurkezpenean egindako bideoa.