Zabaldu dute errei bat Zumaia eta Getaria arteko errepidean

Baleike 2019ko aza. 17a, 17:20

Asteburuan itxita egon da errepide zati hori luiziagatik, baina 16:00ak aldera errei bat zabaldu dute. Semaforo bidez erregulatuko dute zirkulazioa momentuz.

16:00ak aldera zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepideko errei bat, ibilgailuek bertatik zirkulatu ahal izateko. Hainbat orduz egon da zeharo itxita, azken egunetako euriteek luiziak eragin dituztelako beste behin.

Semaforoa jarri dute zirkulazioa erregulatzeko, eta oraingoz ez dute zehaztu noizko amaituko dituzten lanak berriz ere bi erreiak erabilgarri egoteko.

Getaria eta Zarautz arteko errepide zatia ere itxita egon da gaur goiz-eguerdi partean, baina han ere semaforoa jarri dute, eta errei bat zabalik da orain.