Juan Ramon Llavorik irabazi du Azpeitiko Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallya

Baleike 2019ko aza. 17a, 11:30
Artxiboko argazkia.

Lagun Onak Mendi Bazkuneko kideek diseinatutako ibilbidean zehar eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek ezarritako gaiekin bat etorritako argazkiak atera behar izan zituzten partaideek. 

Urtero bezala, Mendiko XXIV. eta Udazkeneko XXX. Argazki Rallya ospatu dute  aurten ere Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak. Azaroaren 3an egin zuten lehiaketa. 

Lagun Onak Mendi Bazkuneko kideek diseinatutako ibilbidean zehar eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek ezarritako gaiekin bat etorritako argazkiak atera behar izan zituzten partaideek. 

Ostegunean elkartu zen Iñaki Etxenagusia, Juan Mari Ibarzabal eta Alaitz Ruiz epaimahaiez osatutako hirukoa, eta rallyra aurkeztu ziren argazki bilduma guztiak ikusi eta baloratu ondoren, Juan Ramon Llavoriri eman diote bilduma onenaren saria. Bigarren postuan Jon Esnaola Geratu da, eta huirugarrenean, Julian Ruiz. 

Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa azaroak 23an, larunbatean izango da, arratsaldeko 18:30ean.  Lagun Onak MBren elkartean (Eliz kale 21).