Bideoa: Igeldon eman du kontzertua Beheko Plaza abesbatzak

Baleike 2019ko aza. 17a, 10:31

Atzo, larunbata, aritu ziren kantuan zumaiarrak Igeldon, Lezkarri abesbatzarekin egindako elkartrukearen harira. Ondoko bideoan, kontzertuan eskainitako abestietako bat.

Kontzertuz kontzertu dabiltza zumaiarrak. Izan ere, aurreko astean Hernaniko La Milagrosan aritu ziren abesten, hango Goizeguzki abesbatzarekin batera. 

Datozen egunetan, berriz, Xexili Egunarekin lotutako hitzorduek hartuko dute protagonismoa.