Boliviako estatu kolpea salatzeko elkarretaratzea egin dute herritarrek

Baleike 2019ko aza. 16a, 11:30

Boliviako estatu kolpea salatzeko, kalera irten ziren atzo herritarrak, Zumaiako Sortuk, Ernaik eta LABek deituta. 

Boliviako herriaren burujabetza defendatzeko eta Evo Moralesi zein MAS Movimiento al Socialismoko kideei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zuten atzo herritarrek. Gora Boliviako herri burujabea! lelo hartuta, Magnolioan elkartu ziren, Zumaiako Sortuk, Ernaik eta LABek deitu zuten protesta.