Adinekoen egoitzetako langileen borrokak ez du etenik

Baleike 2019ko aza. 14a, 16:03
Argazkia: Baleike.eus

Gipuzkoako erresidentzietako langileak 120 egun daramatzate greban, lan hitzarmen duina eskatzen. Gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute Mangoliopean, lan baldintza eta soldata duinak exijitzeko. 

Lan hitzarmen duina lortzeko negoziazioaren defentsan ari dira erresidentzietako langileak. Gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute Magnoliopean, beren aldarria kalera atera eta lan baldintza eta soldata duinak eskatzeko. Patronalak UGTrekin ordainsarien inguruko akordioa sinatu duen arren, nahikoa ez dela diote: "Ordainsariaz soilik hitz egin dute, eta horrek ez ditu sektorearen lan baldintzak hobetzen", diote ELA sindikatutik. Arlo ekonomikoaz gain, hobekuntza sozialak aipatu dituzte, hala nola, jubilazioa eta baimenak. Lan hitzarmenaren alde 120 egun daramatzate greban, eta berdin jarraituko dute abendura arte. Beren eskakizunak kontuan izan arte ez dute beren borroka eteteko asmorik, eta mobilizazio gehiago antolatuko dituztela ere iragarri dute. 

Adinekoen senideek egoerari konponbidea emateko eskatu dute, eta langileak eskertuta agertu dira, "beren borrokari bultzada emateagatik". Gipuzkoako Foru Aldundiari ekarpen ekonomikoa egiteko eskaera luzatu diote: "Hitzarmena mahaian negozioatu behar dela diote, baina ez dago negoziaziorik dirurik jartzen ez badute".