'El silencio de la ciudad blanca' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko aza. 15a, 12:00

Daniel Kalparsoro zinema zuzendariaren filma izango da asteburu honetan Aita Mariko zine aretoan, larunbatetik astelehenera, ohiko ordutegian. 

Sinopsia
Gasteizko Katedral Zaharrean hogeina urteko bi gorpu topatuko dituzte. Unai Lopez Ayala inspektoreak hiria bi hamarkadatik gora izututa duen hiltzailearen bila arituko da. Etengabeko hilketek eta sare sozialek kutsatutako polizia ikerketak muturreko egoera batera eramango du Unai: uste baino gertuago duen hiltzaile aldaberari egin beharko dio aurre. 

Filma ohiko ordutegian emango dute Aita Mariko zine aretoan: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna), 19:30ean.