Igandera arte ikusi ahal izango da Distiraren erakusketa

Baleike 2019ko aza. 15a, 10:30

Zumaiako Distira argazki elkartearen erakusketa kolektiboa ikusteko azken egunak dira. Elkarteko hamazazpi kideren lanak daude ikusgai Alondegiko Oxford aretoan. 

Urriaren 31n zabaldu zuen Distira argazki elkarteak bere hamazazpi kideren lanak biltzen dituen erakusketa, Alondegiko Oxford aretoan. Bi astez, Zumaiako argazkilarien askotariko irudiak ikusteko aukera izan da. Teknika pixka bat menperatuta, argazki politak edonork atera ditzakeela erakutsi nahi izan dute Distirako kideek. 

Igandera arte izango da erakusketa bisitatzeko aukera, 18:00etatik 20:00etara. 

Erlazionatuak

Argazkien distira Oxforden

Baleike 2019 aza 06 Zumaia