Parte hartu 'Egunean behin' jokoko Baleikeren taldean eta irabazi sariak astero

Baleike 2019ko aza. 14a, 10:06

Lehiaketa astelehenetik aurrera jarriko dugu martxan, baina nahi duenak taldera gaur bertan batzeko aukera du. Asteko puntuazio onena eskuratzen duenak Baleikek emandako saria izango du.

Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! 

Asmatutako erantzun kopuruaren eta pasatako denboraren arabera, puntuak lortuko ditu parte hartzaileetako bakoitzak. Sailkapena astekoa da: astelehenetik igandera arteko partidak hartzen dira kontutan. 

Taldera batzeko jarraibideak
Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, 2B224C kodea erabili BALEIKE - Egunean Behin taldera batzeko. Gaurtik aurrera taldera batzeko aukera izango duzue, baina astelehenetik aurrera jokatutako partidak hartuko dira kontuan lehiaketarako. Izan ere, taldean astero puntuazio onena lortzen duenak saria eskuratuko du. Azaroaren 18tik 24ra sailkapenean lehen postuan geratzen denak, esaterako, Onura fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du.