Boliviako estatu kolpea salatzeko elkarretaratzea izango da ostiralean

Baleike 2019ko aza. 14a, 09:33

Boliviako estatu kolpea salatzeko, kalera irteteko deia egin dute Zumaiako Sortuk, Ernaik eta LABek. 

Boliviako herriaren burujabetza defendatzeko eta Evo Moralesi zein MAS Movimiento al Socialismoko kideei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea izango da bihar, ostirala. ¡No al golpe! Euskal Herria Boliviarekin lelo hartuta, Magnolioan elkartuko dira, 19:00etan. Zumaiako Sortuk, Ernaik eta LABek deitu dute protesta.