Zumaia eta Getaria arteko kostako errepidea itxi dute, itsasaldeko arriskuagatik

Baleike 2019ko aza. 13a, 17:19

Itsasoaren egoera dela eta, alerta horia ezarri eta errepidea itxi dute arratsaldean. Hiru metroko olatuak espero dituzte.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak alerta horia ezarri du kostaldean. Hiru metroko olatuak espero dira, eta itsasaldeko arriskuagatik, 16:00etatik 18:00etara bitarte egongo da indarrean alerta. Hori dela eta, Zumaia eta Getaria lotzen dituen N-634 errepidea itxi dute.