Maite Aizpurua: "Egungo gizarteak sustatzen duen abiaduraren inguruko hausnarketa eginez hasi nintzen lanean"

Maite Aizpurua zumaiarrak Umm...mmu antzezlana estreinatuko du bihar, osteguna, Dinamoa sormen gunean, XXXVII. Euskal Antzerki Topaketen barruan.

Estreinaldiaren atarian, antzezlanaren eta sormen prozesuaren inguruan mintzatu da Aizpurua Maria Maya kazetariarekin, Kulturaz kooperatibak, Uztarria Komunikazio Taldeak, Baleikek eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean egindako Mikrouhinak bideo sortarako.

Aizpuruak aurreratu duenez, abiaduraren inguruko hausnarketa bat eginez ekin dion proiektuari. Korrika egiteko makina batekin topatu zen orduan. Makina harekin lanean hasi zenean, beste bide bat hartu zuen zumaiarraren lanak. Modu horretan, hainbat gai jorratu ditu Aizpuruak Umm...mmu obran.