Zozkatu ditugu 'Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2019ko aza. 13a, 10:34

Ostiralean, azaroaren 15ean, Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak antzezlana izango da Aita Mari zinean, 22:00etan hasita. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Joseba Amilibia Aranburuk, Arri Zubeldia Iruretak eta Ainhoa Aristi Legarrak bina sarrera izango dituzte zain ostiralean leihatilan, emanaldia hasi aurretik. Zorionak hirurei! 

Berehala emango dugu zozketa gehiagoren berri. Gogoratu, parte hartzeko ezinbestekoa dela Baleikeko bazkide izatea.