Haurrei zuzendutako sukaldaritza tailerra egingo dute Ludotekan

Baleike 2019ko aza. 12a, 09:33

LH1-6 bitarteko haurrentzat eta horien familientzat zuzenduta dago tailerra. Parte hartu nahi dutenek ostegunera arte eman dezakete izena Ludotekan.

Sukaldaritza tailerra egingo dute azaroaren 17an, igandean, Zumaiako Ludotekan. LH1-6 bitarteko haurrentzat eta horien familientzat izango da tailerra. Anai-arreba txikiagoek ere tailerrean parte hartu ahal izango dute. Derrigorrezkoa izango da haurrak heldu batekin joatea.

Sukaldaritza tailerra 17:00etatik 19:30era bitartean izango da eta azaroaren 14a (osteguna) baino lehen eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek.