David de Llodioren argazki bat, Aldundiaren 2020rako egutegian

Baleike 2019ko aza. 11a, 20:22
David de Llodio, beheko ilaran, eskuinetik lehena.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarren argazki lehiaketa antolatu du aurten. Sarituak izan diren lanekin datorren urterako egutegia osatuko du Aldundiak. David de Llodio Zumaiako bizilaguna da sarituetako bat. 

Argazkilari Elkartearekin elkarlanean antolatzen du txapelketa hau foru erakundeak, eta lan sarituekin hurrengo urteko foru egutegia osatzen da. Irabazi duen argazkia azala izango da, eta beste hamabi irudi aukeratu dira, hilabete bakoitzarentzako bana. Hala, David de Llodio Zumaiako bizilagunaren argazki batek ilustratuko du ekaina. 

Aurtengo lehiaketarako aukeratutako gaia Gipuzkoako ingurumena izan da, eta irabazlea Juan Luis Anula izan da. 1.000 euroko saria jasoko du Anulak, eta 250 euro beste argazkilari bakoitzak. 

Sarituak izan diren argazkiak abenduan egongo dira ikusgai interesa dakioken ororentzat Etorkizuna Eraikiz Gunean, irudi hauek ezagutarazi eta duten balioa errekonozitzeko. Ondoren, eta urtero egin ohi den bezala, Foru Aldundiaren inprimatutako egutegiak abenduaren 21ean banatuko dira foru jauregian bertan, eta doakoak izango dira herritar guztientzako.