Euripean egin dute pentsiodunek asteleheneroko elkarretaratzea

Baleike 2019ko aza. 11a, 15:25

Negu giroak ez ditu herriko pentsiodunak kikildu, eta asteleheneroko elkarretaratzea egin dute gaur. Euria dela eta, Estalapean bildu dira gaur.

Jubilazio duina denontzat pankartaren atzean kontzentratu da Zumaiako pentsiodunen taldea, orain bi urte hasitako aldarrikapenei jarraipena emanaz.