Santa Klara baserria ezagutu dute Itsas Zaporeak egitasmoaren bidez

Baleike 2019ko aza. 11a, 10:36

Igandero, eskualdeko herri bakoitzean itsasoarekin lotutako esperientzia bat eskaintzen ari dira. Besteak beste, Urola Kostak gastronomian duen aberastasuna balioan jarri nahi dute egitasmoaren bitartez. Zumaian izan ziren atzo, Santa Klara baserrian. 

Zumaian egin du bigarren geldialdia Itsas Zaporeak egitasmoak. Kosta Gastronomikaren barruan antolatzen dute, eta azaroan zehar, itsasoarekin lotutako esperientziak eskaintzen dituzte igandero Urola Kostako herrietan. 

Santa Klaran euskal baserrien eguneroko bizimodua ezagutzeaz gain, baserriko bizilagunen eta animalien egunerokotasuna bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten atzo zenbait herritarrek. Baserriko produktuak dastatu zituzten, baserria ikusi bitartean: gazta mokadutxoak izan zituzten, bertako sagardoarekin lagunduta.