EH Bilduk irabazi ditu Hauteskunde Orokorrak Zumaian

Baleike 2019ko aza. 10a, 21:59

Espainiako Kongresurako hauteskundeak egin dira gaur, eta EH Bildu izan da boto gehien jaso dituen alderdia, 1.916 botorekin. Parte-hartzeak 3,5 puntu egin du behera apirilaren 28ko hauteskundeekin alderatuta.

Eh Bilduk irabazi dutu Hauteskunde Orokorrak Zumaian, 1.916 botorekin. Boto emaileen %35,73ak eman dio botoa koalizioari. Aurreko hauteskundeekin alderatuta, 90 boto gehiago lortu ditu EH Bilduk. Bigarren alderdia EAJ izan da, 1.754 botorekin, %32,71, apirilean baino 104 boto gutxiagorekin. Hirugarren PSE-EE izan da, 772 botorekin, laugarren Elkarrekin Podemos, 654 botorekin, eta bosgarren PP, 114 botorekin. Voxek 56 boto lortu ditu Zumaian. 

Parte-hartzea, 3,5 puntu jaitsi da apirileko hauteskundeekin alderatuta. Apirileko hauteskundeetan %73,53ko parte-hartzea izan zen, eta gaur %69,99koa.