Erroldaren %42,86ak eman du botoa ordu bietarako

Baleike 2019ko aza. 10a, 15:43

Espainiako Kongresurako hauteskundeak ari dira izaten gaur. 3.296 herritarrek eman dute jada botoa, erroldaren %42,86ek. Apirileko hauteskundeekin ez da asko jaitsi parte-hartzea.

Goizeko 9etan zabaldu dituzte hautetsontziak. Hauteskunde hauetan 7.690 herritarrek dute botoa emateko aukera, eta ordu bietarako 3.296ek eman dute botoa, hau da, errolda osatzen dutenen %42,86ek. Orain sei hilabeteko hauteskundeekin alderatuta, 73 boto emaile gutxiago hurreratu dira hauteslekuetara; apirilaren 28an erroldaren % 44,01ek eman zuen botoa eguerdiko ordu bietarako. Urola Kostako eskualde mailan, bizilagunen %42,11k eman dute botoa.

Iluntzera arte dago botoa emateko aukera; hautetsontziak 20:00etan itxiko dituzte.